JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN
Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte
Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du ANAGAN Kopa eta, asteburu honetan, bigarrena ospatuko da Zizurren, Zizurko Hipika Zentroan. Bertara, Euskal Herriko eta Kantabriako zaldizko eta amazona onenak joanen dira parte hartzera. Lehiaketa hirugarren kategoriagoa da eta Jaizubia Hipika Klubetik 40 bat kirolari joanen dira Nafarroara.
Jaizubia Hipika Klubak pasa den asteburuan egin zituen ANAGAN Koparako entrenamenduak eta orain prest daude Zizurrera joateko, II. ANAGAN Kopako bigarren egoitzari aitzin egiteko. Bertara, Irungo klubeko Usua Cilveti, Aduna Lopetegi eta Laura Gamarra joanen dira, Kantabriako Heras Horses & Events klubaren instalakuntzetan egindako lehen egoitzan, 1,10 metroko probetan, lehen postua eskuratu ondotik. Metro bateko proban ere lehen postuan sailkatu zen Marla Granero eta 0,65 metroko proban, Diego Marañon, Eider Manterola eta Egor Yakovlev. Horiek guztiak sailkatu ziren bigarren egoitzarako eta azpimarratzekoa izan ziren lortutako emaitzak, 320 partehartzaile baino gehiago lehiatu zirelako bertan.