Jaitsiera ekiditeko lehia zuzena izango du Hondarribiak larunbatean

2015/05/20
Jaitsiera ekiditeko lehia zuzena izango du Hondarribiak larunbatean

Azken jardunaldira arte itxaron beharko du beste behin ere Hondarribia Futbol Elkarteak. Ezin izan ditu etxeko lanak lehenago egin, eta azken partida irabazi beharko du mailari eusteko. Usurbil aurkari zuzena hartuko du Hondartzan, larunbatean 17:30etatik aurrera. Antzuola Preferenteko taldea da jada, baina beste bi talde jaitsiko dira. Usurbilek 32 puntu ditu, eta 33rekin daude Bergara, Zarautz eta Hondarribia. Irabaziz gero mailari eutsiko diote berdeek, aurkariekin average-a alde dutelako. Berdinduta edo galduta, aurkarien emaitzek erabakiko dute Hondarribiaren etorkizuna. Aurrean egongo den Usurbilek derrigorrez irabazi beharko du norgehiagoka, Ohorezko Erregionalean jarraitzeko aukerari eusteko.