JAGOBA BEOBIDE: “HOBETO HASI NAHI GENUEN, BAINA HORRELA DATORRENEAN HORRI AURRE EGIN BEHAR ZAIO”

2022/10/07
JAGOBA BEOBIDE: “HOBETO HASI NAHI GENUEN, BAINA HORRELA DATORRENEAN HORRI AURRE EGIN BEHAR ZAIO”
Jagoba Beobidek igandeko neurketaren aurreikuspena egin du poliki-poliki martxan hartzen ari dela ere jakinarazi duIgandean Amorebieta jasoko duzue Stadium Galen. Nola aurreikusten duzu partida?Egia esan, partidu zail bat. Azkenean, badakigu biok ze egoeratik gatozen. Azkeneko emaitzak ez dira oso onak izan biontzat eta partidu garrantzitsua bat izango da. Guk etxean partida txukun bat egin nahi dugu eta pentsatzen dut oso neurketa lehiatua izango dela. Garrantzitsua izango da detaile txikiak zaintzea. Beraiek oso sendoak dira eta guk ere sendotasun hori edukitzea eta partida hasieratik lantzea oso garrantzitsua izango da. Gogoz gaude neurketa iristeko eta berriz ere Ligan sentsazio onak edukitzeko gure zelaian.Azken neurketetako emaitzak ikusita, taldeak dinamika ona berreskuratu duela erran dezakegu. Bertze jarrera batekin egingo diozue aurre igandeko partidari, positiboago?Azken neurketan lan txukuna egin genuen eta sendotasun hori lortu genuen. Atea hutsik utzi genuen eta hori dena ondo etorri zaigu konfiantza hartzeko. Federazio Kopan lan txukuna egiten ari gara. Ligan kostatzen ari zaigu pixkat eta hor eman behar dugu beste puntu bat, berriz ere emaitza onak ateratzeko. Gauza positiboak ere badaude hemen eta horri heldu behar diogu. Orain igandeko neurketa ondo prestatu behar dugu eta nik uste dut partida ona egin dezakegula eta etxean puntuak atera.Taldea baldintzatua egon da lesioengatik. Zu ere geldirik egon behar izan zara, baina berriz ere martxan zaude. Nola zaude orain?Oso pozik. Azkenean, kirolari batentzat gauzarik txarrena lesionatua egotea da. Zoritxarrez, azken hilabetean, jokalari asko lesionatu zaizkigu eta horrek ez digu lagundu. Hainbeste jende falta zaizunean ez da erreza, eta hainbeste partida daudenean tartean gainera. Baina jendea berreskuratzen ari gara eta hori ere garrantzitsua izango da guretzat. Pertsonalki ere oso gustora nago berriz ere martxa hartzeagatik. Azkenean sei aste geldirik egon naiz eta gogorra izan da. Momentu garrantzitsuan gertatu zen, Liga hastear zegoenean eta ez zen erraza izan. Horrelakoetan, erori eta jeiki egin behar da eta gogoz nago orain. Pixkanaka martxan jarriko naiz, hasieran kosta egiten da erritmo hartzea, baina gogoz eta ilusioz nago taldeari laguntzeko.Denboraldi hasieran hainbeste lesionatu edukitzea zaila da, baina horri buelta emateko denbora duzue oraindik.Bai, itxaropen hori dugu. Pena da hasieratik hainbeste lesio edukitzea, baina kirola horrela da eta aurre egin behar zaio. Denboraldia luzea da. Denek hobeto hasi nahi genuen, baina horrela datorrenean horri aurre egin behar zaio. Taldea mentalki indartsua da eta pixkanaka egoerari aurre egingo diogu. Lehenengo, partida ona egin behar dugu igandean eta horretarako, hau ongi prestatu.Zaleen aurrean maila ematea eta emaitza onak lortzea garrantzitsua da, ezta?Bai, gure zaleak gustora egotea eta disfrutatzea nahi dugu. Itxura ona eman, gauzak ongi egin, partida txukun bat egin eta irabazi. Badakigu garrantzitsua dela, kontzientziatuta gaude eta ea poztasun hori ematen dugu.