JACOBO CUETARA: “SINFINEN AURKA PARTIDUA HAUSTEA OSO ZAILA IZATEN DA”

2020/10/30
JACOBO CUETARA: “SINFINEN AURKA PARTIDUA HAUSTEA OSO ZAILA IZATEN DA”

Bidasoak aste baten buruan hirugarren neurketa jokatuko du, Liberbank Balonmano Sinfinen aurka izango da, etxetik kanpo Santanderren.

Sentsaizio bikainekin eta sei garaipenekin aurre egingo dio Bidasoak larunbatean Liberbank Balonmano Sinfinen aurka. Talde irundarra porrotik gabe iristen da larunbateko partidara, jokatu dituen neurketa guztiak irabazi ditu eta helburu berarekin bidaiatuko du Santanderrera. Bidasoa Sacyr Asobal Ligako bigarren sailkatua da Bartzelonaren atzetik; talde kantabriarra, ordea, sailkapeneko azken aurrekoak dira, zortzi jardunaldi jokatu dituzten arren, bi puntu soilik batu ditu.

Hala ere, Bidasoko entrenatzaileak, neurketa gogorra aurreikusten du, “Sinfín sailkapenean beheko postuetan dagoen arren, beti izaten da zaila bere kantxan garaitzea. Zorte txarra izan du orain arte, sailkapeneko lehen postuetan daude taldeen aurka jokatu baitu”. Sailkapeneko azken-aurreko taldea da kantabriarra, baina, Sinfin bere kantxan gauzak oso zail jartzen duen taldea da, horregatik, Bidasoa ezin dio larunbateko neurketari erlaxatuta ekin.

20 egun igaro zituen Bidasoak neurketarik jokatu gabe, Guadalajararen aurka taldeak erritmo falta nabaria zuen, baina Ciudad de Logroño Balonmanoren aurka, lehen jardunaldietako taldea atzeman zitekeen. Nolanahi ere, Jacobo Cuetararen aburuz, taldeak asko dauka hobetzeke: “Ez gara gure errendimendu onenera iritsi, baina gerturatzen ari gara. Egia da azken bi partiduak erritmoa berreskuratzeko baliatu ditugula, larunbatekoan, berriz, nekea suma dezakegu”.

Jon Azkue sasoi betean

Itxialdira behartuta ikusi ziren aurretik, Jon Azkue min hartuta aurkitzen zen; hain zuzen ere, itxialdia baliatu zuen sasoiko jarri eta inoiz baino idartsuago bueltatzeko. Azken bi neurketetan, Orioko kapitainak 13 gol erdietsi ditu, 5 Gudalajararen aurka eta 8 Logroñoren kantxan.

Jacobo Cuetarak, gaurko prentsaurrekoan Azkueren jarreraz gain, taldeak erakutsitako pazientzia eta gogoak goraipatu nahi izan ditu: “Taldea jokatzeko oso gogotsu dago, burua hotz dute eta badakite egoerara moldatu beharko direla eta hori oso garrantzitsua da. Etengabe lanean dihardute beren maila onena lortzeko”.