JACOBO CUETARA: «DEFENTSAN SENDO EGON BEHAR GARA»
Bidasoak Abanca Ademar Leon taldea jasoko du bihar (18:00) Artalekun
Jacobo Cuetararen mutilek Abanca Ademar Leon taldearen kontra partidu garrantzitsua jokatuko dute bihar, 18:00etan, Artalekun. Europako txapeldun bilakatu zen egun berean, 28 urte beranduago, jokatuko dute neurketa berezi hau.
“Aurkaria garaitzeko zaila izango dela badakigu”, erran du gaur goizeko prentsaurrekoan Jacobo Cuetara entrenatzaileak. Abanca Ademar Leon taldea izanen da bihar Artalekun eta bi taldeen arteko lehia gogorra biziko dela aurreikusten da. Hala ere, ASOBAL Ligako emaitzek adierazten duten moduan, “aurkari guztiak dira zailak eta edozer gauza pasatu daiteke”.
Leongoa “gol asko sartzen dituen taldea da”, prestatzailearen hitzetan eta “potentzia handia dute erasoan”. Horren aitzinean, Bidasoaren lana “defentsan sendo” egotea izanen da. Honez gain, gakoa izanen da jokalari irundarren lasaitasuna: “Ongi jokatu behar dugu eta gure lanean zentratu. Lasai egon behar gara eta ezin gara despistatu”.
Bidasoak bere lana egitea beharrezkoa izanen da, hauen helburu nagusia hemendik denboraldia bukatu bitartean “ahalik eta puntu gehien batzea” izanen delako.