JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

2024/03/27
JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu honetan. Zehazki, ortziralean (martxoaren 29an) Anaitasunaren kontrako derbia jokatuko du talde irundarrak Artalekun, 19:00etan. Derbia den heinean, partidu parekatu bat espero dute horiek, baina ez dira gibelera botako. Sailkapeneko bigarren postua mantentzeko puntuak behar dituzte eta horren bila aterako dira etxeko kantxara.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak adierazi duenez, “berriz ere garaipena eskuratzeko gogoz” dago Bidasoa. Azken aldian ez dute emaitza onik bildu eta “pisutsua” izaten ari dela onartu du. Hala ere, modu positiboan aitzin eginen diete hurrengo jardunaldiei eta “hasierako maila emateko gai garela” pentsatuko dute. Garaipenak eta puntuak batzen segitzeko, “konfiantza” edukitzea gakoa izanen dela azpimarratu du, baita “lehiakorragoak” izatea ere.

Horretarako hurrengo aukera ortzirale honetan izanen du talde horiak. Martxoaren 27an, Artalekun, Anaitasunaren kontrako euskal derbia jokatuko du eta horren aitzinean “elkarrekin” egon behar dutela dio prestatzaileak, “garaipena eskuratzeko”. Derbia izaki, neurketa parekatua espero du Irungo taldeak: “Derbiak beti izaten dira parekatuak. Anaitasunak presa eragiten dio aurkariari eta joko erritmo altua ezartzen du. Kontrol guk eduki beharko dugu eta defentsan sendo ibili. Horrez gain, erasoan ezin ditugu baloiak galdu, aurkariak ez dezan kontraerasoa baliatu”.

Ideiak garbi edukita eta irabazteko ilusioarekin aurre eginen dio Bidasoak Anaitasunari, ortziralean arratsaldeko 19:00etan. 

(Argazkia: Oscar Aznar)