JACOBO CUETARA 2022ra ARTE
Kirol emaitzek abalatuta, Ribadasellako entrenatzailea eta Bidasoar batzen dieten kontratua 2022ra luzatzeko adostasunera iritsi dira
Jacobo Cuetara 2016-2017 denboraldian iritsi zen talde irundarrera Villa de Aranda taldetik eta ordutik emaitza ikaragarriak lortu ditu. Asobal Ligan mantendu zuen Bidasoa, egonkortu eta berarekin ere Errege Kopako finalera eta Asobal Ligako bigarren sailkatua izatera lortu du Bidasoak. Bigarren postu hori lortzeagatik, aurten Bidasoa Velux EHF Champions League txapelketan lehiatzen ari da 25 urte geroago.
Ademar de Leon eta Villa de Arandan egon ondoren, Jacobo Cuetarak Bidasoan kirol emaitza onenak erdietsi ditu ere pertsonalean. Hain zuzen, luzatu berri duten kontratu honen bidez, Cuetarak 400 neurketetara iritsiko da.