IZARREN LIGAKO PARTIDUAN, IZARREN LIGAKO FESTA

2019/09/22
IZARREN LIGAKO PARTIDUAN, IZARREN LIGAKO FESTA
Bidasoa-Irun 34
19 Cocks

Erakustaldia eman zuen Bidasoak EHF Kopako bigarren jardunaldian, Cocks finaldiarrak 34-19 mendean hartu zituzten erraztasun osoz. Festa ikaragarria piztu zen Artalekun

34 – Bidasoa-Irun (17+17): Ledo (p), Zabala (5), Kauldi (4, 1 p.), Esteban Salinas (2), De la Salud (2), Rodrigo Salinas (5), Seri (2); Rangel (ps), Cavero (2), Crowley (3, 1 p.), Serrano, Barthe (1), Renaud (3), Azkue (4), Tesoriere (1), Da Silva.

19 – Cocks (11+8): Shitsko (p), Tamminen (2), Lukyanchuk (2), Ronnberg (5, 3 p.), Yury Semenov, Tsitou (1), Gugleta; Koistinen (p.s.), Memic, Kreicbergs, Syrjala (2), Nenita (3), Puljizovic (3), Eugeny Semenov (1). 

Artaleku oso indartsu bueltatu zen EHF Champions Leaguera, Bidasoak 34-19 jipotu zuen Cocks talde finlandiarra. Neurketako lehen gola Rodrigo Salinas eskuin hegalekoak erdietsi zuen, baina azkar batean Cockseko jokalariek markagailua irauli zuten (1-3). Jacobo Cuetara hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen eta ordutik aurrera, Bidasoak bere ohiko jokoa praktikan jartzen hasi zen. Finlandiarren azken abantaila izan zen hura, izan ere, Bidasoak zuen guztia eman zuen eta pixkanaka pixkanaka abantaila handitzen joan zen atsedenaldira 17-11 iritsi arte.

Lehen zatiaren antzera, bigarren zatian Bidasoaren defentsa inoiz baino errendimendu hobea eman zuen. Xoan ikaragarri aritu zen atepean, eta Barthe eta Tesorierek baloiak blokeatzen eta lapurtzen hasi ziren. Guzti horrek markagailuaren abantaila areagotzeko aukera eman zuten, 8-0eko partzial bat lortu zuten ere eta Artaleku Bidasoaren jokoarekin txoratzen hasi zen. Neurketako azken hamar minutuak oso erosoak izan ziren, gozatzeko minutuak eta azkenean neurketa 34-19koarekin amaitu zen. Beste bi puntu erdietsi zituen Bidasoak, horrela, lau punturekin multzoko liderra da Bidasoa.

Datorren astean berriro ere, bi norgehiagoka jokatuko ditu talde irundarrak, biak Artalekun. Lehena, Asobal Ligako jardunaldia izango da Puente Genilen aurka denboraldiko laugarren jardunaldia, eta bigarrena igandean, Eurofarm Rabotnik mazedoniarren aurka EHF Koparen hirugarren jardunaldia.