IVAN PEREZEK REAL UNIONEN JARRAITUKO DU

2022/07/05
IVAN PEREZEK REAL UNIONEN JARRAITUKO DU

Jokalari gasteiztarrak urte baterako luzatu du Real Unionekin duen kontratua

Real Unionek jakitera eman duenez, klubak eta Ivan Perezek akordio bat sinatu berri dute eta jokalari gasteiztarrak beste urte batez luzatu du talde txuribeltzarekin duen kontratua.

Deportivo Alaveseko harrobitik ateratako jokalaria da Ivan Perez, eta Cacereño CP, UD Almeria B, UCAM Murcia, CF Villanovense, Merida AD eta CD Guijuelo taldeetan aritu ondotik, Real Unioneri iritsi zen 2020. urtean. 2021/22 denboraldian, 25 neurketa jokatu ditu Irungo taldearekin, Ligako 24 eta Errege Kopako beste bat. Guztira, 1.990 minutu jokatu ditu Aitor Zulaikak gidatzen duen taldearekin, eta gol bat sartu du denboraldian zehar.

(Argazkia: Haimar Marcos)