IVAN PEREZ ETA GEXAN ELOSEGI REAL UNIONEKO LEHEN FITXAKETAK
Real Unionek datorren denboradiari begira lehen bi fitxaketak gauzatu ditu, biak ala biak, Perez zein Elosegi, atzelariak dira.
Real Unionek datorren denboraldiko plantila gauzatze lanetan darrai. Aurreko astean hiru jokalarik taldea utziko zutenaren berri eman zuten, hirurak atzelariak. Aste honetan berriz, lehen bi fitxaketen berri eman dute, atzelariak hauek ere bai.
Ivan Perez izan da lehen fitxaketa, jokalari gasteiztarrak bi denboraldirako eta beste baterako aukera izateko sinatu du Real Unionekin. Alavesen hezitakoa da Perez eta Cacereño, Almeria B, UCAM Murtzia, Villanovense, Merida eta Guijuelo bezalako taldeetan aritu da bere karrera profesionalean zehar. 2.B mailan esperientzia handia duen jokalaria da eta erdiko atzelari eta hegaleko bezala jokatzen du.
Gexan Elosegik ez du Ivan Cruzen esperientzia bera. 20 urte ditu Hernaniko jokalariak eta Erreal C-tik fitxatu du Real Unionek. Aitor Zulaikak espresuki eskatutako jokalaria da. Ivan Perezen antzera, erdiko atzelaria da, baina hegalean ere eroso joka dezake.