IRUNGO UDALAK “AUPA UNION” OHIUKATU DU

2021/05/06
IRUNGO UDALAK “AUPA UNION” OHIUKATU DU

 Real Unionek Tarazona 1-2 mendean hartu eta 1.Federazio Mailako plaza eskuratu ostean, Irungo Udalak harrera egin dio. 

Real Unionek merezi duen harrera instituzionala jaso du gaur eguerdian, datorren urtean 1.Federazio Mailan arituko dela ospatzeko. Bertan, Jose Antonio Santano alkatea, Borja Olazabal Kirol sailkeko ordezkaria eta Udala osatzen duten taldeen bozeramaileek parte hartu dute. Talde irundarraren aldetik, Ricardo Garcia lehendakariak, Aitor Zulaika entrenatzaileak eta Mikel Azkoiti, Jorge Galan, Jon Irazustabarrena, Ekhi Senar eta Mario Capelete kapitainek jaso dute Irungo Udalaren aitortza.

Alkateak ‘Aupa Union’ leloa daraman bandera oparitu die oroigarri gisa. Honen esanetan, “nahiz eta aurten Galera ezin joan, hiriak eta zale txuri-beltzek adi eta urrutitik indar egiten jarraitu dutenaren froga da oroigarria”. Guztiok batera, Real Unionen ereserkia kantatu eta lau haizetara “Aupa Union!” oihukatu dute.