IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran Udal Gobernuak 2024ko kreditu aldaketarako egin duen 7,2 milioi euroko proposamen zerrendaren artean, Stadium Gal futbol zelaian hainbat hobekuntza egiteko 460.000€ bideratu nahi ditu. Halere, Miguel Angel Paez Ogasun udal ordezkariak argitu duenez, beste hainbat diru partida txiki onartu dituzte dagoeneko alkatetzako dekretu bidez Real Unionek erabiltzen dituen instalazioei buruz. Hala nola, uholdeen kontrako neurriak ezartzeko 50.000€, eta honekin lotuta ere, Santiagotarrakeko ontziralekuaren erreka eremuan dragatze lanak egingo dituzte. Bestalde, Stadium Galeko galdara berria (8.000€ ) eta ur beroarentzat deposito bat erosteko (16.000€) partidak onartu berri dituzte.
Inbertsio handienak, aldiz, igogailua instalatzeko eta zelaiaren berdegunea berritzeko 460.000€ko partida proposamena da. Paezek aitortu duenez, «Galek ez ditu gaur egun legeak agintzen dituen irisgarritasun neurriak betetzen». Eta 2022an Stadium Galeko harmailak berritzeko Irungo Udalak egindako ekarpen ekonomikoaren ondotik iada iragarri zuten, 250.000 euro inguru igogailua instalatzeko egingo zutela hurrengo inbertsio garrantzitsuena.