IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu zen Ciudad Realen pasa den asteburuan. Bidasoa Atletiko Taldeko Irune Muguruza izan zen bertan eta berak lortu zuen emaitzarik garrantzitsuena. Izan ere, Gipuzkoako errekor absolutua eskuratu zuen, 400 metroko hesi-lasterketan 58,28ko denbora eginez. Ligako lehen jardunaldian dagoeneko lortu zuen marka hau, 59,07ko denborarekin, eta oraingo honetan bere denbora gainditu eta bigarrenez errekorra lortu du. Honekin, Euskadiko 23 urtez azpiko errekorra, klubekoa eta mediterranean jokoetan parte hartzeko marka minimoa ere lortu zuen, garaipenaz gain.
Goizane Garciaren errekor berria
Goizane Garciak ere bi probetan parte hartu zuen. Pisu jaurtiketan laugarren izan zen, 13,03 metroko tirorik hoberenarekin. Bere marka pertsonala hobetu zuen, baita klubeko errekorra egin ere. Disko jaurtiketan berriz, 38,31 metro egin zituen.