IRUNDARREK IRUNDARRON SARIRAKO IRABAZLEA AUKERA DEZAKETE OTSAILAREN 18RA ARTE
2024ko Irungo Kirol Gala otsailaren 20an ospatuko da, Ficoban
Irungo Udalak Irungo Kirol Gala antolatu du aurten ere. Otsailaren 20an, asteartean, ospatuko da Ficoban (19:30ean) eta dagoeneko irundarrek aukera dute Irundarron Saria irabaziko duen kirolariari bozka emateko.
Atzo aurkeztu zuen Borja Olazabal kirol ziengotziak 2024ko Irungo Kirol Gala sari banaketa. Urtero kirol ezberdinak eta maila gorenean, baita ttikienean ere, aritzen diren kirolari eta klubak omentzeko helburua du Irungo Udalak honekin. Tartean, emakume kirolari onenari, gizonezko kirolari onenari eta klub onenari banatzen zaizkie sariak, baita Irundarron Saria ere. Azken hau irundarrek erabakitzen dute, online egiten den bozkaketa bidez. Bozka emateko epea gaur ireki dute eta otsailaren 18ra bitarte luzatuko dute aukera. Honez gain, omenaldiak ere egonen dira eta, azken urteetan, berezia bilakatu den Txokolatezko Baloia emanen du Udalak.
Hau da nominatuen zerrenda:
Aitor Gorrotxategi piraguista (zortzigarren Piraguismoko Munduko Kopako K-4 modalitatean)
Aizpea Gonzalelez, Amaiur Etxeberria, Ainhoa Zapirain eta Naroa Zubimendi arraunlariak (Espainiako txapeldunordeak arrauneko 4 scull modalitatean)
Alain Oyarzun Real Uniongo futbolaria (Lehen Federazio mailan asistentzia emaile nagusia)
Alba Rodriguez borrokalaria (20 urtez azpikoen mailan munduko txapeldunordea eta bi aldiz Espainiako txapelduna)
Ander Gamon pilotua (abiadura txapelketako irabazlea)
Asier Antonio eskubaloiko entrenatzailea (Frantziako Eskubaloi Ligako Bigarren Mailako entrenatzailerik onena)
Bidasoa Irun taldea (ASOBAL Ligako lehenengo itzuliko puntu kopuruen errekorra lortzeagatik)
Haimar Etxeberria txirrindularia (2023ko denboraldian lortutako emaitzengatik)
Iñaki Peciña eskubaloi jokalaria (brontzezko dominaren irabazlea Munduko Eskubaloi Txapelketan)
Irati Beorlegi oztopo lasterketan aritzen den kirolaria (zilarrezko dominaren irabazlea Europako OCR Txapelketan)
Irun Futsal areto futboleko talde berria (taldea sortzeagatik eta Irunen areto futbola berreskuratzeagatik)
Jon Medrano nordic walk egiten duen kirolaria (Europako hirugarrena eta Espainiako txapelduna)
Jose Maria Zabala atleta (urrezko lau dominen irabazlea Espainiako Masters Txapelketan)
Klara Olazabal piraguista (ur bizietako Espainiako txapelduna eta Espainiako Selekzioa Joku Olinpikoetara joateko tokia lortzeagatik)
Leka Enea Irun mahai teniseko kluba (harrobiarekin lortutako emaitzengatik)
Lur Alai Squash kluba (Irunen squash-a sustatzeagatik)
Malen Juaristi, Ane Amostegi, Naroa Larrarte eta Eneritz Aizpiolea piraguistak (txapeldunordeak Piraguismoko Espainiako Txapelketako K-4 100 modalitatean)
Mariño Real Union taldea (taldea sortu eta emakumeen futbola sustatzeagatik)
Mayumi volleyball taldea (Irunen emakumeen bolei taldea sortzeagatik)
Santiagotarrak kluba (emakumeek lortutako emaitzengatik)