Irregularra izan da Bidasoa ligaren hasieran

2016/09/11
Irregularra izan da Bidasoa ligaren hasieran

VILLA DE ARANDA: Amérigo, Ledo, Fernández (4), Moyano (5), Sánchez (2), Megías, Torres (3), Nantes (7), Montril, Marcos (1), García (2), Goncalves (2), Nemanja (1), Peter, Moscariello, Montserrat (1)

BIDASOA: Dejanovic, Cavero, Martínez (2), Crowley (2), Beltza, Aldaba, Nonó, Odriozola (5), Zubiria, Borragán (2), Muiña (6), Basaric, Azkue (1), Popovic (3), Lancina (4).

MARKAGAILUA: 2-3, 3-5, 4-6, 6-10, 8-12, 10-14 (atsedenaldia); 14-16, 16-18, 18-19, 22-20, 25-22, 28-25.

Esku hutsik itzuli da Bidasoa Aranda de Dueroko Principe de Asturias pabiloitik. Uste baino hobeto hasi da Asobal Ligara bueltan, lehen zati ona egin baitu. Defentsan sendo aritu da, eta min egiteko modua aurkitu du erasoan. Bost goleko abantaila ere izan dute irundarrek (8-13), eta laukoarekin hartu dute aldagelarako bidea (10-14). Ondo bideratua zuen norgehiagoka, baina bigarren erdian, bestelako itxura eman du Jacobo Cuetararen taldeak.

Ordu laurdenean, markagailua orekatzea lortu du Villa de Arandak (19-19). Bidasoak ez du burua hotz mantentzen asmatu, eta galdutako abantaila berreskuratzeko presa izan du. Neurketak ihes egin dio horrela. Zortzi minutu falta zirela, lau goleko desabantaila zuen Irungo taldeak. Azken ahalegin bat egin du, hala ere, eta gol bakarrera gerturatzeko aukera izan du, 28.minutuan epaileak adierazitako penalti batekin. Crowleyk huts egin du ordea, Bidasoaren porrota berretsiz. Atsekabetuta galtzeko denborarik ez du Cuetararen taldeak, asteazkenean Sinfín hartuko baitu Artalekun (20.15).