Iritsi da Bidasoaren lehen garaipena

2017/10/02
Iritsi da Bidasoaren lehen garaipena

BENIDORM: Makaria; Marchán (4), Robles, Esteban (1), Grau (3), Morales (1). Pabán (7). Mijuskovic, Rivero, Torriko (3), Eloy González (1), Esteban Salinas (3), Calderón,Corzo (1).

BIDASOA: Zubiria; Cavero (4), Beltza, Aldaba, Nonó (1), Popovic, Lancina. Vázquez (1), Crowley (3), Odriozola (1), Serrano (1), Renaud-David (1), Rodrigo Salinas (8), Azkue (7), Lancina, Ledo.

MARKAGAILUA: 3-2, 5-6, 8-7, 9-8, 10-10, 14-15 (atsedenaldia);15-17, 16-20, 19-21, 21-22, 21-24, 24-27.

Denboraldiko lehen bi puntuak eskuratu ditu Bidasoak, Benidormen. Garaipen lasaigarria izan da, laugarren jardunaldian lortu baitu Irungo taldeak, aurreko hiruetan porrotak jasan eta gero. Neurketa estua izan zen larunbatekoa, eta etxekoek izan zituzten lehen abantailak.

Caverok jarri zuen lehen aldiz Bidasoa aurretik, 10.minutuan (9-10). Gol bateko abantaila horri eutsi zion taldeak atsedenaldian (14-15), eta aldagelatik bueltan, hamar minutu bikain eduki zituen (16-20). Hurrengoetan Benidormek berriro estutu zuen, hamar minutu falta zirenean 21-22koa jartzeraino. Baina bidasoarren defentsa onak puntuak lotzeko balio izan zuen. Azken asteotan min hartuta ibili ondoren, kantxara itzuli zen Rodrigo Salinas txiletarra, eta zortzi gol sartu zituen.

Larunbatean Naturhouse La Rioja hartuko du Bidasoak, 17:00etan Artaleku kiroldegian. Azken urteetan talde indartsua izan da Logroñokoa, baina aurten, momentuz, bi puntu besterik ez ditu bildu, Bidasoak bezalaxe.