IRAZUSTARENTZAT IZANEN DA ERREGULARTASUNAREN SARIA
2023/06/08
Real Uniongo atezain eta kapitainak hirugarren aldiz irabazi du Beteranoek eta Txingudi Radiok urtero ematen duten saria
Real Uniongo Beteranoek eta Txingudi Radiok, bertze urte batez, denboraldiko Erregulartasunaren Saria eman dute. Aurtengo garailea Jon Irazustabarrena talde txuribeltzeko atezain eta kapitainarentzat izan da. Hirugarren aldia da Irazustak sari hau irabazten duena. Lehen aldiz 2019an jaso zuen. 2020an berriz, Dani Estradarentzat izan zen saria eta 2021ean, Gorka Kijerarentzat. Lehengo urtean berriz, Jon Irazustabarrenak irabazi zuen eta aurten berak errepikatu du.