Irabazi gabe jarraitzen du Mariñok

2015/09/29
Irabazi gabe jarraitzen du Mariñok

Seitik bi puntu atera ditu Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Larunbatean etxean berdindu zuen, Burgosko Nuestra Señora del Belén taldearen kontra. Ligako lehen gola sartu zuten urdinek, hirugarren jardunaldian. Puntuari esker jaitsiera postuetan sartzea ekidin du Mariñok. Zortzigarren tokian dago orain. Hurrengo hitzordua etxetik kanpo izango du, Gasteizko Aurreraren kontra. Olaranbe futbol zelaian izango da norgehiagoka, igande goizean (11:30).