Irabazi ezinean dabil Hondarribia

2016/02/10
Irabazi ezinean dabil Hondarribia

Abenduaren 12an irabazi zuen azken norgehiagoka Ohorezko Erregionaleko Hondarribiak. Eguberrietako etenaren aurretik. Aurrerantzean ez du garaipenik lortu. Azken bi jardunaldietan, gainera, galdu egin du. Joan den larunbatean etxean jasan zuen porrota, Mutrikuren aurka (0-2). Arerio zaila zen berdeentzat, hirugarren sailkatua baita Gipuzkoako kostaldearen beste muturreko taldea. Igandean, Hondarribiak Getariako Ketari egingo dio bisita, Orion (18:00).

Real Union Bk konfiantza berreskuratu du, Martuteneren etxean 0-3 irabazita. Garaipenari esker, seigarren postuan dago orain, laugarrenak baino puntu bakar bat gutxiagorekin. Igandean Oñatiko Aloña Mendi hartuko du, 16:00etan Stadium Galen.