IOSU ESNAOLAK EZ DU REAL UNIONEN JARRAITUKO

2019/07/02
IOSU ESNAOLAK EZ DU REAL UNIONEN JARRAITUKO

Orain arte Real Unioneko kapitaina zen Iosu Esnaola oriotarrak ez du datorren denboraldian talde txuribeltzaren elastikoa jantziko

Sei denboraldi Real Unionen kamiseta defendatzen aritu ostean, aurreko denboraldiko kapitainak ez da datorren urtean Stadium Galeko berdegunean lehiatuko. 32 urteko jokalari oriotarrak aurreko denboraldiko minutuen %97a jokatu zuen, 39 neurketetan parte hartu zuen eta hirugarren mailara jeisteko promozioan oso jokalari garrantzitsua bilakatu zen, gol bat erdietsi zuen joanekoan.

Klubak urte hauetan eskeinitako konpromezua eskertu nahi izan dio eta bere hurrengo taldean zorterik onena opa diela adierazi dute.