INTZA MENDEZ ETA JON MORENO, MUNDIALEKO HAMARGARGARREN ETA HAMAIKAGARREN BUKATU ZUTEN

2019/10/22
INTZA MENDEZ ETA JON MORENO, MUNDIALEKO HAMARGARGARREN ETA HAMAIKAGARREN BUKATU ZUTEN

Txinak Shaoxing hirian jokatutako maratoi modalitateko 23 urtez azpiko Munduko Kanoa Txapelketarekin denboraldia amaitutzat eman dute bi palista gazteek

Asteburuan lehiatutako Mundialarekin denboraldiari emaiera eman diote bi piraguistek. Shaoxingen jokatu berri duten 23 urtez azpiko maratoi modalitateko Munduko Kanoa Txapelketan Intza Mendez K2an Aitana Gastaldorekin batera hamargarren geratu zen, eta Jon Moreno K1ean, bakarka, hamaikagarrena izan zen.

Bietatik Mendezek lortu zuen mundialean posturik onena, lehen hamarren artean sartzeko aukera izan zuen. Moreno ordea hamaikagarren bukatu zuen. Ez zuen modurik onenean hasi txapelketa eta atzetik aurrera azkenean aipatutako hamaikagarren postua erdietsi zuen.

Txapelketa honekin denboraldia itxi dute bi palistek, ordutik merezi duten atsedena hartzeko denbora izango dute, berriro ere, udaran hasiko duten sasoia indattsu hasteko.