IÑIGO IDIAKEZ: “AITZINERA PAUSU BAT EMAN BEHAR DUGU AURKARIA DESBERDINA DELAKO”

2024/02/02
IÑIGO IDIAKEZ: “AITZINERA PAUSU BAT EMAN BEHAR DUGU AURKARIA DESBERDINA DELAKO”

Real Unionek CD Lugo jasoko du bihar, otsailaren 3an, Stadium Galen (20:00)

Real Unionek etxean jasotako azken porrotari buelta eman nahi dio biharko partiduan. Otsailaren 3an, CD Lugo jasoko du talde txuribeltzak Stadium Galen, 20:00etan. Iñigo Idiakez entrenatzaileak berak aurkariaren indarra goraipatu du, beti zaila bada ere, Lugo bertze maila batean dagoen kluba baita.

Iñigo Idiakezek bere taldeak ongi entrenatu duela adierazi du gaurko prentsaurrekoan, CD Lugoren kontrako partiduaren atarikoan hain zuzen. “Ongi entrenatu dugu, kontent gaude eta hiru puntuak etxean gelditzeko gogoz”, erran du. Real Unionera ailegatu zenetik, aste pare bat pasatuta, talde osatua dutela jakinarazi du eta helburua ere garbi. Horrela, biharko neurketan horren bila joanen dira bere mutilak.

Edonola ere, ez da norgehiagoka erraza izanen. Aurkari guztiak zailak badira ere, biharkoa “bertze maila batean”dagoela aitortu du Idiakezek. “Zailtasunak” jarriko dizkiela gaineratu du, eta horren aurrean, Real Unionek “aitzinera pausu bat eman behar duela, aurkaria desberdina delako”.

Biharko neurketarako gainera, jokalari guztiak prest ditu entrenatzaileak hamaikakoa osatzeko, baita ingelesak ere. Josh Feeney eta Tommi O´Reilly iritsi berriak deialdian sartuko dira asteburu honetan, bertze jokalari guztiekin batera eta gero ikusiko da zein den euren parte hartzea, Idiakezek azaldu duen moduan.