Indartsu hasi da Leka Enea ligan

2016/10/04
Indartsu hasi da Leka Enea ligan

Hasiera ona eman diete Leka Enea mahai tenis elkarteko talde nagusiek Superdibisioko ligei. Neskek etxean irabazi zuten larunbatean, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan, Arroyo taldearen contra (4-3). Hamalau urteko Elene Sagardia eta Ane Rivera harrobiko jokalari gazteek parte hartu zuten norgehiagokan, eta puntuak lortu zituzten, gainera. Jin Zhang eta Anna Ruskozlovskaia atzerritarrak izan zituzten taldekide.

Mutilek 3-3 berdindu zuten etxetik kanpo, ligako talde indartsuena izan daitekeen Priegoren kontra. 1-3ko abantaila hartzea ere lortu zuten, gainera. Beraz, itxaropentsu daude denboraldirako. Endika Diez, Dorde Borcic eta Antony Arputharaj jokalariek osatu zuten taldea.

Mutilek asteartean, urriaren 4an jokatuko dute hurrengo norgehiagoka. Burgos hartuko dute, 18:00etan Sonia Etxazarretan. Neskek Andaluzia aldera bidaiatuko dute, jardunaldi bikoitza jokatzeko. Larunbatean Linaresen aurka jokatuko dute, eta Priegoren kontra igandean.