Indartsu hasi da Hendaia

2016/09/27

HENDAIA: Chaudière – Bainçonau, Gaillardet, Azpeitia, Jaubert – Jimenez, Laurent– Labéguerie, Bétachet, C. Pinon – Vial, V. Pinon – Imaz, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: Cazet, Dudicourt, Eceizabarrena, Labarthe, Garayar, Lopez- Herrero, Sallaber.
MAULE: Ascery – Garicoix, Rosier, Barberarena, Larroque –Claverie, Etchegoyhen – Laborde, Orabe, Cazobon– Dunate, Béguerie – Chabannes, Bellocq, Aria.
Aldaketak: Derdoy, Pocorena, Lopez, Gachen, Suhit, Berrogain, Coupau.

Fédérale 2 Ligari ekin dio Hendaiak, baita ondo ekin ere. Lehen jardunaldian 8-23 nagusitu zitzaion Lourdesi, etxetik kanpo. Bigarrenean, Mauleren kontrako derbia irabazi du etxean, Ondarraitzen.

Lehen zati orekatua izan zuen norgehiagokak, neurri batean, eguraldi kaskarraren eraginez, taldeek ezin izan zutelako haien joko onena erakutsi. 6-3ko markagailu estuarekin hartu zuten aldageletarako bidea.

Bigarren zatian, berriz, etxeko taldea nagusi izan zen. Sendo ibili zen, eta maila ona duela frogatu zuen, tarteka. Garaipen erosoa lortu zuen Hendaiak azkenean. Multzoko sailkapenaren buruan dira xuriak, bi jardunaldi jokatuta.