Indartsu hasi da Bidasoa

2015/09/06
Indartsu hasi da Bidasoa

ZARAUTZ: De Carlos, Atorrasagasti, Agirrezabalaga (6), Iraeta (2), Etxaniz (1), Josu, Garate (1). Ostolaza, Ondarra, Torriko (3), Iztueta, Olaizola, Beristain (1), Goenaga (2), Julen (2), Mikel Martínez (1).

BIDASOA: Zubiria, Crowley (8), Cristian (2), Azkue (3), Muiña (1), Kauldi (1), Mouriño (4). Dejanovic, Markel Beltza, Didac (3), Portero, Bezbradica (4), Davidovic (2), Cavero, Vazquez (5).

MARKAGAILUA: 1-4, 3-6, 3-8, 4-10, 5-12, 7-17 (atsedenaldia); 10-19, 13-21, 14-24, 14-27, 17-30, 19-33.

Bidasoa-Irunek ez du ezustekorik onartu. Estu hartu izan du beste batzuetan Amenabar Zarautzek. Oraingoan, berriz, agerian gelditu da taldeen arteko desoreka. Garaipen argigarria lortu zuen Bidasoak Aritzbatalde kiroldegiko derbian. Jaun eta jabe izan zen hasieratik, defentsa sendo eta gogor bati esker. Hiru gol besterik ez zituen jaso lehen ordu laurdenean. Aitor Urbitarte etxeko entrenatzaileak bi hutsarte eskatu behar izan zituen lehen zatian, Zarautzek ez baitzuen irundarren harresia gainditzeko modurik topatzen. Baliabide ugari duen taldea dela erakutsi zuen Bidasoak. Atsedenaldirako, neurketa erabakita zegoen (7-17). Miraria behar zuen Zarautzek, baina ez zen iritsi. Eroso aritu zen Irungo taldea bigarren zatian. Inolako hersturarik gabe, gozatzeko aukera izan zuten jokalari eta zale bidasoarrek. Hasiera bikainak jarraipena behar du orain. Nava hartuko du Bidasoak larunbatean Artalekun.