Illarramendi eta Cendoya izan dira azkarrenak Txingudiko zeharkaldian

2016/08/09
Illarramendi eta Cendoya izan dira azkarrenak Txingudiko zeharkaldian

XIII.aldiz antolatu du Bidasoa XXI igeriketa klubak Txingudiko Zeharkaldia. Larunbatean izan da, Hondarribian. Proba nagusian 2.600 metroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek, Kai Zaharretik hondartzara. Nikolas Illarramendi zarauztarra iritsi da lehen tokian helmugara, 33:39ko denborarekin. Bidasoa XXI klubeko hiru igerilari sartu dira haren atzetik, hamar segundoko tartean: Jon Mujika, Ander Arruabarrena, eta Iñaki Salaberria. Emakumezkoetan Amaia Cendoya donostiarrak egin du denborarik onena (36:08). Podiumean ondoan izan ditu Amaia Iriarte burlatarra eta Ana Vega donostiarra.