ILCAPO REAL UNIONEN BABESLE BERRIA IZANGO DA
Irunen eta Hondarribian jatetxeak dituen enpresa honek klub txuribeltza babestuko du
Real Union eta Ilcapo akordio batera iritsi dira, eta ondorioz, jatetxea klubaren babesle berria bilakatuko da. Enpresa honek Irunen eta Hondarribian ditu jatetxeak, baina etxez etxeko zerbitzua ere eskeintzen du Irunen, Lezon, Donostian eta Zarautzen.
Klub txuribeltzaren babesle berria izango den enpresa hau 2004ean sortu zen, bere jatetxeetan eta etxez etxeko zerbitzuan elikadura-proposamen osasuntsu bat eskaintzeko helburuarekin. Ilcapok janari mediterranearra eta italiarra prestatzen du eta gainera, zeliakoentzat, begetarianoentzat eta beganoentzat ere menuak ditu. Enpresak ere bere obradoreetan kalitate kontrol zorrotzak jarraitzen ditu bere helburua nagusia bermatzeko.
Leire Menendez Ilcapoko marketin arduradunak azaldu duenez, “Ilcapok gaur egun lan egiten dugun eremuetako kontsumitzaileen buruan errotutako marka izan nahi du, baita Gipuzkoako probintziako merkatu handiagoa hartu ere, beste lurralde batzuetara hedatuz. Betiere bezeroak kalitaterik eta zerbitzurik onenarekin asetzeko premisarekin. Gainera, gure ikuspegiak enplegua sortzea ere barne hartzen du; izan ere, hainbat premia ekonomiko dituzten gazteak, hala nola ikasleak, langileen parte izatea bilatzen da”.
Menendezek Real Unionekin egindako akordioaren inguruan “oso pozik” daudela aipatu du: “Ilcapon oso pozik gaude Real Unionen inguruan sortzen ari den familia handi honetan parte hartu ahal izango dugulako; izan ere, talde hori oinarri sendoetatik hazten ari da, eta balio horiekin erabat identifikatuta sentitzen gara”.
Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidentearentzat ere “albiste bikaina da enpresek duela hilabete batzuk hasi genuen proiektu honekin bat egiten jarraitzea. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ilcapori Real Unionen alde egiteagatik”.