ILCAPO HONDARRIBIAK BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU
Hondarribiko Ondartza kiroldegian jokatutako denboraldiko lehen neurketan, Romo Broker Kirol Taldeari 35-29 nagusitu ziren.
Il Capo Hondarribia Bidasoak bigarren garaipena jarraian eskuratu du igande honetan Lehen Nazional Mailan Hondarribiko Ondartza kiroldegian Balonmano Romo Broker Kirol taldearen aurka jokatutako bigarren jardunaldian (35-29). Neurketa estua eta parekatua izan den arren, hasierako minutuetan izan ezik, hondarribiarrak aurretik ibili dira markagailuan eta bi puntuak bereganatu dituzte. Are gehiago, Aitor Etxaburuk prestatzen duen taldea azken minutuetaz baliatu da aldea sei goletara eramateko.
Goleatzaileei dagokionez, Gorka Nieto (9) eta Julen Mujika (8) izan dira hondarribiarren artean nagusienak.
Hurrengo neurketa datorren larunbatean Trapagan izango da, iaz Zilarrezko Mailan egon zen Trapagaranen aurka (18:50ean).
Fitxa teknikoa
35 - Il Capo Hondarribia Bidasoa (17+18): Larrarte, Zabala, Mujika (8), Santano (2), Olalla, Satrustegui (4), Martiarena (2), Galán Arana (5), Martin, Barreto (2), Mendizabal (1), Iribar (2), Nieto (9),
29 - Balonmano Romo Broker Kirol (14+15): Lawrukiewicz, Díez, Mendizabal (3), De Francisco (1), Penacho (5), Winterbottom (3), Arranz (1), Munteanu, Gonzalo (5), Mendibil (1), Juárez (6), Arnedo, Arregui, Liavonau (4).