ILCAPO HONDARRIBIA GARAIPENAREKIN ESTREINATU DA
1.Nazional mailako itzuleran eta San Antonio talde iruindarraren kantxan, Aitor Etxabururen taldeak 27-30 irabazi zuen.
Duela bost urte Il Capo Hondarribia Bidasoak Lehen Nazional mailan jokatzen ez zuela eta estreineko neurketan, talde berdeak garaipena erdietsi zuen. Nahiz eta Aitor Etxabururen taldearentzat neurketa maldan gora hasi zen (6-1, 10. minutuan), lehen zatia amaitzerako, aldeak nabarmen murriztu zituzten (12-11).
Bigarren zati ia osoan hondarribiarrak aurretik ibili ziren markagailuan eta C multzoan lehen bi puntuak lortzeko garaipen baliotsua erdietsi zuten. Ordu batzuk lehenago C.D. Bidasoaren lehen taldearekin Bartzelonaren aurka jokatu zuten Julen Mujikak eta Tao Gey-Emparanek bost gol erdietsi zituzten, Ilcapo Hondarribia Bidasoaren goleatzaile nagusiak izan ziren. Gorka Nieto eta Julen Urruzola ere San Antonioren aurka minutuak jokatu zituzten, lau eta bi gol egin zituzten, hurrenez hurren.
Bigarren jardunaldia datorren igandean jokatuko da Hondarribian (12.00etan), Romo Broker Kirol talde bizkaitarraren aurka.
Fitxa teknikoa
27 - Jacar San Antonio (12+15): Andueza, Zabala, Nagore, Atxalandabaso, Ortiz (2), Calvo (2), Ventura (4), Juan (4), Dang, Berrade (3), Alzuguren, Cupeiro (1), Baigorri, Ibarrola, Berasategi (11), Elías.
30 - Il Capo Hondarribia Bidasoa (11+19): Larrarte, Mujika (5), Martiarena (1), Nieto (4), Satrustegi (2), Olalla (1), Zabala, Santano (5), Martín, Galán Arana (2), Mendizabal, Iribar, Barreto (3), Gey-Emparan (5), Urruzola (2).