IL CAPO HONDARRIBIAK 25-33 GALDU ZUEN ARRATE EIBARREN AURKA
Eibarko taldea indartsu aritu zen eta hondarribitarrek ezin izan zioten honi aurre egin
Aurreko igandean Il Capo Hondarribiak hitzordu garrantzitsua izan zuen Arrate Eibarren aurka, lehenenengo postuan sailkatua dagoen taldearen kontra hain zuzen ere. Eibarkoak aurretik jarri ziren neurketaren hasieratik, eta nahiz eta hondarribitarrek oso pareko ibili, azkenean ezin izan zioten honi buelta eman eta partidua 25-33 galdu zuten.
Aitor Etxabururen taldea gogor aritu zen lehendabiziko zatian Arrate Eibarren aurka. Nahiz eta kanpokoek hasieratik aurretik jarri ziren, gol bateko aldearekin, Il Capo Hondarribiak jakin zuen hau kontrolpean mantentzen eta markagailuan irekitako zuloa bere hortan uzten.
Bigarren zatian berriz, Arrate Eibarrek erabakigarriak izan ziren golak sartu zituen eta bi taldeen arteko aldea areagotu zen. Gainera, etxekoek bost minutuz ezin izan zuten baloirik sarean sartu eta ezintasun hori garrantzitsua izan zen eibartarrek beraien garaipena ziurtatzeko. Azkeneko 30 minutu hauetan, Il Capok nabaritu zuen Gorka Nieto, Eneko Furundarena eta Martin Santano bezalako jokalarien falta. Hauek, lesioak direla eta, ezin izan ziren kantxara atera eta hori neurketaren emaitzan somatu zen.
Partiduaren amaieran, markagailua 25-33an gelditu zen eta beraz, hondarribitarrek urteko lehen porrota jaso zuten. Hurrengo igandean, urtarrilaren 30ean hain zuzen ere, Jacar San Antonioren aurka aritu behar zen Il Capo Hondarribia, baina bertan behera gelditu da partidua eta beraz, beste data batean jokatuko da.
Fitxa teknikoa
25 – Il Capo Hondarribia Bidasoa (16+9). Larrarte, Zabala, Mujika (7), Gey-Emparan (4), Olalla (1), Satrustegui (4), Martiarena (1), Galán Arana (2), Martin Sagastume (1), Urruzola, Barreto (4), Mendizabal, Iribar (1).
33 – Arrate Eibar Eskubaloia (17+16). Viguera (1), Zuloaga (6), Torrego, (2), Ecenarro (1), Barruetabeña (4), Urain (6), Oregi (1), Guisasola (4), Guerra, De Diego (3), Larrañaga, Yarza, Casado (5), Solar.