Iker Oliveri hondarribiarrak etxean irabazi du
2020/01/01
Donostia-Hondarribia mendi lasterketa irabazi zuen igandean Iker Oliveri korrikalari hondarribiarrak. 2:18ko denbora behar izan zuen Donostiako Gros auzotik Hondarribiko Gernikako Arbolarako bidea osatzeko. 30,8 km-ko proba luzean, bi minutuko aldea besterik ez zion atera Mikel Albeniz donostiarrari. Lezoko Ander Iñarra izan zen hirugarren. Emakumeen podiumera igo ziren Itsaso Leunda, Uxoa Irigoien eta Mónica Grajera. Behe Bidasoko lehena Maider Amiano hondarribiarra izan zen, 3:33ko markarekin. Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako Donostia-Hondarribia lasterketaren bosgarren edizioa izan zen.