IKER IBARGURENEK ZILARREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN IRAUPEN LUZEKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

2021/03/31
IKER IBARGURENEK ZILARREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN IRAUPEN LUZEKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkari gazteak bigarren postuan bukatu zuen 3.000 metroko proba. 

Iraupen Luzeko Euskadiko Txapelketa jokatu da asteburu honetan eta Bidasoa Atletiko Taldeko hiru lasterkarik bertan parte hartu zuten. Jardunaldiak 3.000, 5.000 eta 10.000 probak jaso zituen, 10.000koan ezik, Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkariak gainontzeko probetan parte hartu zuten. Garaikurretik hurbilena Iker Ibarguren geratu zen, bigarren postuan bukatu zuen 3.000 metroko proba.

9’37’’64-ko denborarekin, Iker Ibargurenek Mikel Aramendiren aurretik bukatu zuen. Denbora hori ez zen nahikoa izan Martin Iriondo garaitzeko, lehenak zazpi segunduko abantaila atera zion Ibargureni.

Unax Aranburu Ibargurenen proba berean lehiatu zen, 3.000 metroetan, eta bere marka pertsonala ontzea erdietsi zuen. Aranburuk proba 10’03’’96 denboran bukatu zen.

Azkenik, Julen Casadok 18 urtez azpiko 5.000 metroko proban, seigarren postuan bukatu zuen. Honek ere, Aranbururen antzera, marka pertsonala gainditu zuen. 17’55’’06-ko marka erdietsi zuen.