IKER AROZENA ZILARREZKO DOMINA 23 URTEZ AZPIKO MEDITERRANEAR TXAPELKETAN

2022/09/13
IKER AROZENA ZILARREZKO DOMINA 23 URTEZ AZPIKO MEDITERRANEAR TXAPELKETAN

7,60 metroko jauziarekin lortu zuen bigarren postua, Jules Pommery frantziarraren atzetik

Iker Arozenak lehen aldiz parte hartu zuen nazioarteko txapelketa batean, eta estreinaldi oso ona izan du. Izan ere, zilarrezko domina eskuratu du 23 urtez azpiko Mediterranear Txapelketako luzera-jauzian. 7,60 metroko jauzia egin ondotik, podiumeko bigarren koskara igo zen, Jules Pommery frantziarraren atzetik eta Jacopo Quarratesi italiarraren aurretik.

Pascaran (Italia) ospatu da aurten 23 urtez azpiko Mediterranear Txapelketa. Iker Arozena bertan izan da eta emaitza onak lortu ditu oso lehiatua egon den txapelketan. Gainera, bere lehen aldia zen nazioarteko lehiaketa batean, eta estreinaldia arrakastarekin borobildu zuen Arozenak.

Jauzilariak 7,52 eta 7,60 metroko bi salto on egin zituen eta honekin, bigarren postua eskuratu zuen. Irabazleak, Jules Pommeryk, 7,98 metroko jauzia eginda lortu zuen urrezko domina. Hirugarren postuan berriz, Jacopo Quarratesi italiarra sailkatu zen, 7,50 metroko jauzia egin ondoren.

Honekin, Iker Arozenak nazioarteko txapelketa batean zilarrezko domina bat eskuratu du eta hau berak dituen beste lorpen handiei gehitu behar zaio, hala nola, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna, brontzezko domina Espainiako Absolutuan, Gipuzkoako eta Euskadiko errekorra eta Munduko sailkapeneko 24. postua.