IKER AROZENA URREA LUZERA JAUZIAN

2019/03/04
IKER AROZENA URREA LUZERA JAUZIAN

Madrilen ospatu zen 20 urtez azpiko Aretoko Espianiako Txapelketan urrezko domina esuratu zuen luzera jauziko proban, 7m14ko markarekin

Super Amara B.A.Teko bost atletek parte hartu zuten asteburu honetan Madrilen ospatu zen 20 urtez azpikoen Aretoko Espainiako Txapelketan. Oso itxura ona eman zuten denek, baina guztien artean Iker Arozenaren izena azpimarratu beharra dugu, berak lortu baitzuen asteburuko emaitzarik onena.

Txapelketa ez zuen modurik onenean hasi Ikerrek, finalera 6m78ko jauziarekin pasa zen seigarren sailkatu bezala, baina finalean marka guztiak hautsi zituen. Hiru jauzi bikain egin zituen, 7.04, 7.12 eta 7.14, laugarren, bostgarren eta seigarren saiakeretan hurrenez hurren. Azken hiru jauzi horiek, marka pertsonala hobetzeko eta klubeko inoiz lortutako marka hausteko balio izan zitzaion.