IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA
Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan
Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz binakako pilota txapelketa. Azken hilabeteetan kanporaketak jokatu ondotik, larunbat honetan, martxoaren 2an, kategoria guztietako finalak jokatuko dituzte Lesakako udal frontoian. 9:00etan hasiko dira partidak eta jaialdian zehar hainbat produktu zozketatuko dituztela ere jakinarazi dute. Horrez gain, ostatua ere irekia egonen da.
Senior mailako finalean, Iker Amiano irundarra (Tolosa Aurrera) izanen da lehian, Landarekin (Oiarpe) batera bikote eginez. Aitzinean, Etxeberria (Oiarpe) eta Lizeaga (Mundarro) izanen dituzte. Hauez gain, bertze sei kategorietako lehiak izanen dira Lesakan:
Mutiko benjaminak
Orkin eta Alsua (Buruzgain) – Agerralde eta Jaurena (Txaruta)
Neska alebinak
Muñoa eta Hita (Arkupe) – Almandoz eta Iratzoki (Arkupe)
Mutiko alebinak
Bazterrika (Arkupe) eta Igoa (Bortziriak) - Otxandorena eta Agesta (Txaruta)
Mutiko infantilak
Gonzalo (Najerino) eta Mantzizidor (Lapke) – Landa eta Alberdi (Lapke)
Mutiko kadeteak
Paraguayo VII.a (Najerino) eta Telletxea (Larraun) - Nazabal (Larraun) eta Sainz (San Miguel)
Mutiko jubenilak
Izagirre (Lapke) eta Okiñena (Buruzgain) – Egurrola eta Calvo (Markina)