Igoerak ihes egin die Super Amara BATeko neskei

2015/06/18
Igoerak ihes egin die Super Amara BATeko neskei

Sailkapeneko hirugarren tokian gelditu ziren Super Amara BATeko neskak larunbatean Alcorconen, Lehen Mailako ligako azken jardunaldian. Hortaz, ez zuten Ohorezko Mailara igotzea lortu. Oso hurbil izan zuten helburua, hala ere, sei puntu gehiago lortu zituelako Valladolid bigarren sailkatuak. Unicaja Jaen taldeak lortu zuen garaipena. Lau proba irabazi zituzten BATeko neskek: Teresa Zaraguetak altuera jauzia, Malen Ruiz de Azuak pertika jauzia, Teresa Errandoneak luzeera jauzia, eta Clara Viñarasek 3.000 m-ko oztopoen lasterketa.

BATeko mutilek estualdirik gabe lortu zuten mailari eustea, Madrilgo Moratalazen. Bi proba irabazi zituzten: Mikel Camponek pertika jauzia, eta Gen Abreuk 400m-ko lasterketa. Estatuko Lehen Mailan jarraituko dute BATeko bi taldeek hurrengo denboraldian.