Igoera konplikatu zaio Txingudiri

2018/05/24
Euskal Ligako lehen mailara igotzeko kanporaketako lehen partida galdu du Txingudik, etxean. Hogei puntuko aldea atera dio Baztan-Menditarrak aurkariak. Hortaz, lan zaila edukiko dute beltzek itzuliko norgehiagokan, Lekarozen.
Igoera konplikatu zaio Txingudiri
Txingudi 14
34 Baztan

Euskal Ligako lehen mailara igotzeko kanporaketako lehen partida galdu du Txingudik, etxean. Hogei puntuko aldea atera dio Baztan-Menditarrak aurkariak. Hortaz, lan zaila edukiko dute beltzek itzuliko norgehiagokan, Lekarozen.

Plaiaundin, erritmo handia eman zion Baztanek partidari, hasiera-hasieratik. Lehen zatian eustea lortu zuen Txingudik (8-10), bigarrenean, ordea, nagusi izan ziren nafarrak. Desabantaila handia du Txingudik, baina buelta ematen ahaleginduko da, denboraldiko helburu argia baitu Euskal Ligara igotzea. Ligan bigarren gelditu da, ez du igoera zuzena lortu, eta orain, Baztan menderatzera behartua dago helburua erdiesteko.