Igoera izango du jokoan Zaisa-Irunek larunbatean

2015/05/06
Igoera izango du jokoan Zaisa-Irunek larunbatean

Play-off partida bakarra irabazi beharko du Zaisa-Irunek Euskal Ligako Lehen Mailara igotzeko. Etxean jokatuko du gainera, larunbatean 17:00etan, Hernani Bren aurka. Hernaniarrak zortzigarren izan dira Lehen Mailan, mantentzen ahaleginduko dira, beraz. Zelai neutralean jokatzekoa zen norgehiagoka, baina zozketa bidez erabakitzeko hautua egin zuten taldeek. Jokalekua alde izango dute irundarrek, baina hernaniarrek talde indartua ekarriko dute. Lehen taldeak liga amaitu duenez, Ohorezko Mailan aritu diren jokalari gazteek bigarren taldeari laguntza eman ahal izango diote. Errugbi lehia bizia izango da, hortaz, larunbatean Plaiaundin.