Igoera historikoa lortu dezake Super Amara BATek

2015/06/12
Igoera historikoa lortu dezake Super Amara BATek

Lehen Mailako ligako hirugarren jardunaldia izango dute bihar Super Amara BATeko bi talde nagusiek. Elkarrengandik hurbil ariko dira, Madrilgo Erkidegoan. Kontrako helburuak izango dituzte, hala ere. Neskak Alcorconen lehiatuko dira, Ohorezko Mailara igotzeko asmoz. Unicaja Jaén, Lleida, Valladolid, Florentino Burgos, Femenino Celta, Alcorcón eta Torrent izango dituzte aurkari. Sailkapeneko lehen bi taldeek lortuko dute goi mailara jauzia ematea. Faboritoen zerrendan dago Bidasoa Atletiko Taldea.

BATeko mutilak Moratalazen ariko dira, eta mailari eustea izango dute helburu. Intec-Zoiti Huesca, Bahía de Algeciras, Atlético San Sebastián, Tenerife, Torrelavega, Almaraz-Extremadura eta Moratalaz izango dira aurkariak. Bi talde utzi beharko dituzte atzetik bidasoarrek, mailari eusteko. BATeko ordezkariek ez dute arriskurik aurreikusi.