Igoera faserako txartela eskuratu du Bidasoa-Irunek

2015/05/09
Igoera faserako txartela eskuratu du Bidasoa-Irunek

PALMA DEL RíO: Gómez, Vidal (4), Caro (4), Corral (4), Morales (2), López, Moreno (4), Da Mota, Requena (2), Del Castillo (1), Ruiz, Alonso Moreno (2), Morgado, López, Portero (3).

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Zubiria, Cavero, Trkulja, Vázquez (2), Martínez (3), Crowley (3), Revin, Penón (4), Zildzic (2), Gimeno (2), Muiña (4), Alzaga, Azkue (7).

MARKAGAILUA: 1-2, 3-5, 4-6, 10-8, 10-10 y 12-12 (atsedenaldia); 15-15, 17-19, 20-21, 21-23, 22-26, 26-27.

Asobal Ligara igotzeko lehian ariko da Bidasoa-Irun. Palma del Rion irabazita lortu du play off-erako txartela. Aurkaria sailkapenaren erdian dagoen arren, norgehiagoka orekatua izan da. Agintea hartu nahi izan du Bidasoak hasieratik, jokoan gehiago zuela erakutsita. Irundarrenak izan dira lehen abantailak, baina etxeko taldeak buelta eman dio markagailuari. 20.minutuan 10-8koa zen emaitza. Lehen zatiaren azken txanpan hasierako maila berreskuratu du Bidasoak, Muiñaren azken golarekin 12-12koa jartzeko.

Bigarren zatiaren lehen erdian sendo aritu da Bolearen taldea. Hala ere, ez du neurketa haustea lortu. 16.minutuan berdinduta zegoen markagailua oraindik (21-21). Hurrengo partzialean menderatu du Bidasoak Palma del Rio, 0-5ekoarekin lehia erabakita utziaz (21-26). Etxeko taldeak markagailuan hurbiltzea lortu du azkenean, baina ez du arriskuan jarri irundarren garaipena. Bi puntuek bermatu dute Bidasoa igoera fasean egongo dela. Santanderren izango da lauko finala, maiatzaren 30ean eta 31n.