Igoera faserako prest dago Bidasoa-Irun
BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Cavero (4), Trkulja (3), Vázquez (3), Martínez (2), Crowley (2), Revin, Penón (3), Zildzic (1), Gimeno, Muiña (1), Alzaga (6), Azkue (6).
LA ROCA: Puget, Oriol (2), Sánchez (2), Pérez (3), Deumal (6), Luque (2), Estape (3), Curia (4), Rojas (1), Montserrat, González, García (2), López, Martínez, Vaquer (2).
MARKAGAILUA: 3-1, 5-4, 6-7, 8-10, 13-12, 16-15 (atsedenaldia); 20-17, 21-19, 23-20, 25-23, 26-25, 31-27.
Indarrez bukatu du liga Bidasoa-Irunek. La Roca menderatu zuen larunbatean, Artaleku kiroldegiko azken partidan. Sailkapeneko bosgarren tokia bermatua bazuen ere, itxura sendoa emateko azken ahalegina egin zuen Bidasoak. Seigarren minuturako 5-1 irabazten ari ziren irundarrak. Kataluniarrek ez zuten neurketa lehen zatian galdu nahi izan, eta markagailuan hurbiltzeko ahalegina egin zuten atsedenaldiaren aurretik (16-15).
Aldagelatik bueltan partidaren agintea berreskuratu zuen Bidasoak. Bizpahiru goleko aldearekin jokatu zuen, lau minutu falta zirenean lehia erabaki zuen arte. Caverok sartu zuen 28-25ekoa. Bi aste edukiko ditu Bidasoa-Irunek Asobal Ligara igotzeko fasea prestatzeko. Maiatzaren 30-31ko asteburuan jokatuko dute, Santanderren. Atlético Valladolid izango du Bidasoak aurkari finalaurrekoan. Bestean, Sinfín eta Nava ariko dira elkarren kontra.