Igoera fasean parte hartuko dute Oiasso Bidasoa XXIeko neskek

2016/02/25
Igoera fasean parte hartuko dute Oiasso Bidasoa XXIeko neskek

Leioako Askartza menderatu zuen ostiralean Emakumeen Euskal Herriko Ligako Oiasso-Bidasoa XXIek. Denboraldian zehar irundarren erritmoari eutsi dion talde bakarra da bizkaitarra. Hortaz, neurketa gogorra izan zen Azken Portukoa. Defentsako lanari esker lortu zuen garaipena etxeko taldeak. Sailkapeneko lehen tokiari eutsi dio, eta bide batez, Estatuko Bigarren Mailara igotzeko faserako txartela ziurtatu du.