Igandean egingo dute VI. Juanma Garate Zikloturista Martxa
2015/06/10
Dataren aldaketa da aurtengo Juanma Garate Zikloturista Martxaren berritasun nagusia. Donostiako Klasikoaren asteburuan egin izan dute azken urteotan. Baina Garatek txirrindularitza profesionala utzi ondoren, aurreratu egin dute. Martxa igandean izango den arren, asteburu osoa hartuko du Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Festak.
Distantzia eta ibilbidea ere aldatu dituzte. 132km-ko bidea egingo dute parte hartzaileek. Gehienak, Nafarroan. Saldias, Agina, Aritxulegi eta Erlaitz mendateak gainditu beharko dituzte. Azkena, Pikoketako aldetik. Zikloturista federatuek 23 euro ordainduko dituzte parte hartzeko. Federatuta ez daudenek, berriz, 30.