Igande borobila izan du Hendaiak

2019/01/01
Igande borobila izan du Hendaiak
Fédérale 2 Mailako zortzigarren multzoko lidertza eskuratu du Hendaiak, St. Médard en Jalles taldea menderatuta. Sei jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta haien esku izango dute xuriek sailkapeneko lehen tokian amaitzea. Orain arteko bi talde onenak bildu zituen igandean Ondarraitz estadioko norgehiagokak. Lehen zaia, espero zitekeen bezain berdindua izan zen. Baina atsedenaldirako, markagailuan aurretik jartzea lortu zuen Hendaiak. Bigarren zatian, nagusi izan ziren etxekoak. Intentsitatea mantendu eta bukaerara arte estutu zuten gainera, erasoko puntua eskuratzeko. St. Médard aurkaria gainditu eta sailkapeneko burua hartu du Hendaiak. Datorren asteburuan atsedena izango da Fédérale 2an.
"