IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA
Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare Karrera.
Bidasoa XXI Waterpolo Taldeak egiten ari den denboraldia ez da ezerezean pasatzen ari. Neguan Amane Area Vazquez Espainiako selekzioarekin entrenamenduak egitera hautatua izan ostean, gaur bertan Iare Karrera atezainak Espainiako Teknikariek antolatutako teknifikazio entrenamenduetan parte hartzeko deia jaso du.
Iare Karrera 2005ean jaiotako waterpolo jokalaria da eta lehen aldiz jaso du tankera honetako deia. Borja Furio entrenatzailearen esanetan, “denboraldian zehar egiten ari den lanaren saria da”.
Teknikari irundarra ere teknifikazioetara.
Iare Karrerarekin batera, Borja Furio entrenatzailea Sestaoko Las Llanas kiroldegian Mirko Blasicek, RFNE-ko entrenatzaileak, eta Antonio Apariciok, RFNE-ko koordinatzaileak, gidatuko duten teknifikazioetan parte hartuko du; izan ere, jokalari zein teknikarientzat zuzendutako teknifikazio entrenamenduak izango dira eskainiko dituztenak.
Zalantzarik gabe, Borja Furiok dioen modura, “Bidasoa XXI Waterpolo taldea handitzen ari den seinale argia”.