Ia ziurtatua du Hendaiak fase finalerako txartela

2016/03/16
Ia ziurtatua du Hendaiak fase finalerako txartela

HENDAIA: Bainçonau, Sallaber, Azpeitia, Gaillardet, Jaubert, Jimenez, Laurent, Labéguerie, Zubizarreta, Labarthe, Vial, Sallenave, Imaz, S. Ibarburu, Larribe. Aldaketak: Dudicourt, Le Calvez, Berho, Hiriart, Mahé, L. Mondela, Danjou.
LOURDES: Arhan, Escaich, Giordano, Barats, Brua, Pouey, Hébrard, Rojo, Pays, Boyer, Dupont, Igau, Da Costa, Irigoyen, Reyes.Aldaketak: Granja, Buzy, Terreaux, Lapeyre, Tilhac, Anel, Venes.

Lourdes Ondarraitzen mendean hartu ondoren, Hendaiak fase finala jokatuko duela esan daiteke. Hondamendia litzateke xuriak txartelik gabe gelditzea. Garaipen estua izan zen, hala ere, Lourdesen aurkakoa. Gainera, ondorio latzak utzi ditu, lesioei dagokienez. Larriena, Jean Marc Zubizarreta kapitainarena, denboraldia amaitu baita berarentzat.

Min hartutakoen zerrenda luzea da Ondarraitzen. Beraz, entrenatzaileek ez dute zalantza handirik izango Donibaneren kontrako derbirako hamabostekoa osatzeko. Lehen itzulian bizilagunen aurka jokatu zuten 22 jokalarietatik, 9k ezin izango dute parte hartu. Igandean 15:30etan ariko da Hendaia Donibane-Lohitzunen. Atzeratutako partida da, eta sailkapeneko bigarren postua dago jokoan.

Bestalde, Daniel Larretxea eta Yannick Lamour trebatzaileek jakinarazi dute hurrengo kirol sasoian ez dutela Hendaia entrenatzen jarraituko. Denborarekin eman dute erabakiaren berri, klubak ordezkoak bilatzeko denbora izan dezan.