Hutsean amaitu dute Real Unionek eta Arenasek

2017/04/24
Hutsean amaitu dute Real Unionek eta Arenasek

REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Aimar, Esnaola,Azkoiti, Ekhi, Martins (Alonso, 67'), Estrada, Ozkoidi (Mujika, 74'), Hernáez (Arriaga, 57'), Galán.

ARENAS: Talledo, Camus (Txopi, 57'), Royo, Zumalakarregi, Cabero, Matador, Ubis (Toril, 83'), Uranga, López, Zabaleta, Borja Díaz (Ramos, 75').

EPAILEA: Arias Rodríguez. Txartel horiak: Ozkoidi, Hernáez, Ekhi, Gorosabel, Azkoiti (Real Union); Zabaleta, Ramos, Camus, Zumalakarregi.

Gutxieneko etekina atera dio Real Unionek Getxoko Arenasen aurkako nogehiagokari. Txuribeltzei eraginkortasuna falta izan zaie arerioaren atearen aurrean. Defentsan sendo aritu dira behintzat, eta atea hutsean mantendu dute. Bildutako puntua ez da aski izan play-off postuetan sartzeko, baina puntu bakar bat gehiago du orain Leioa laugarren sailkatuak. Hiru jardunaldi dituzte txuribeltzek diferentzia hori gainditzeko. Las Gaunas futbol zelaian izango du Unionek hurrengo hitzordua, UD Logroñesen kontra.