Hutsean amaitu da finalerdietako joanekoa Stadium Galen

2017/02/22
Hutsean amaitu da finalerdietako joanekoa Stadium Galen

REAL UNION: Tena, Azkoiti, Ekhi, Aimar, Escoruela (Esnaola, 60), Rodellar, Hernaez, Juan (Ozkoidi, 70'), Arriaga, Capelete, Mujika (Thaylor, 60').

ATLéTICO SAGUNTINO: Marcos, Adrián, Rafa, Marc, Miguel ángel, Felip, Loren, Navarro (Vidal, 46'), Keita (Lois, 61'), Gámez, Néstor (Esteve, 76').

EPAILEA: Gómez Luque. Txartel horiak: Rodellar, Ekhi, Juan, Thaylor (Real Union); Lois (Atlético Saguntino). Real Unioneko Asier Santana (entrenatzailea) eta Iñaki Goikoetxea (bigarren entrenatzailea) kanporatu ditu.

Real Unionek ez dio joanekoa etxean jokatzeari abantailarik atera. Itzulikoan, golaren bila irten beharko du Sagunton, Federazio Kopako finalerako txartela lortzeko. Stadium Galeko lehian, gola lortzetik gertuago egon da Atlético Saguntino. Hasieratik estutu du, eta abagune argiak eduki ditu lehen zatian. Neurri handi batean, txuribeltzen defentsako akatsen ondorioz. Aukera onena, Lorenek 30.minutuan egindako burukada izan da, langan jo baitu.

Bigarren zatian pixka bat oldarkorrago irten da Real Union, baina ez du arrisku handirik sortu. Arriagak aukera ona eduki du 77.minutuan, Thaylorren pasea jaso ondoren. Atezainak ekidin du gola, ordea. Luzapenean, Aimar Sagastibeltzak izan du azken abagunea, Arriagak ateratako falta batean. Gora ihes egin dio burukadak, eta hutsean amaitu da norgehiagoka. Golik jaso ez izana da Real Unionen aldeko puntu bakarra.