Hutsean amaitu da Federazio Kopako final laurdenetako joanekoa
PONFERRADINA: Olmedo; Nacho López (Yac, 55'), Goldar, Núñez, Ríos Reina; Pastrana, Jonathan, Andy (Cidoncha, 73'), Menudo; Caiado, Yuri (H. Figueroa, 62').
REAL UNION: Otaño; Gorosabel (Aimar, 74'), Ekhi, Esnaola, Escoruela; Rodellar; Mario, Dani (Martins, 46'), Arriaga (Juan, 64'), Thaylor, Galán.
EPAILEA: Cordero Rodríguez. Txartel horiak: Andy, Nacho López, Ríos Reina (Ponferradina); Gorosabel eta Juan (Real Union).
Ponferradinaren etxean husna berdindu du Real Unionek Federazio Kopako final laurdenetako joanekoan. Asteazkenean jokatu zuten kanporaketako lehen partida, El Toralín futbol zelaian. Norgehiagoka orekatua izan zen, intentsitate handikoa. Hala ere, abagune argi gutxi eduki zuten taldeek. Golari dagokionez, itzuliko neurketarako utzi zituzten etxeko lanak. Stadium Galen jokatuko dute lehia erabakigarria, otsailaren 8an (19:00).