Hurrengo denboraldirako taldea osatzen hasi da Bidasoa

2015/06/12
Hurrengo denboraldirako taldea osatzen hasi da Bidasoa

Hasi da mugimendua Artalekuko bulegoetan. 2014/2015 denboraldiko Bidasoa-Irun taldearen oinarria finkatzen ari dira klubean. Adrian Crowley, Jon Vazquez eta Iñaki Cavero irundarrek hegaletan jarraituko dute. Crowleyk urte beteko kontratua sinatu du. Vazquezek eta Caverok, berriz, bi urtekoa.

Cristian Martínez nafarrak Bidasoan jarraituko du hurrengo denboraldian. Ligako azken sei jardunaldietan eta play off-ean parte hartu du aurten, Anaitasunatik iritsi ondoren. Iago Muiñak eta Jon Azkuek indarrean dute kontratua. Orioko jokalariak Asobal Ligako eskaintzak jaso dituen arren, badirudi Irunen segitzeko asmoa duela.